Edukira joan

Hans Hartung

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hans Hartung

Bizitza
JaiotzaLeipzig1904ko irailaren 21a
Herrialdea Alemania
 Frantzia
HeriotzaAntibes1989ko abenduaren 7a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Anna-Eva Bergman  (1957 -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, argazkilaria, kaligrafoa, artista grafikoa, zeramikaria eta artista bisuala
Jasotako sariak
InfluentziakVasili Kandinski
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
MugimenduaEspresionismo abstraktua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm1218625 Musicbrainz: 071f203d-32d8-40e5-82ad-195e4dc23eef Discogs: 2715164 Find a Grave: 122528345 Edit the value on Wikidata

Hans Hartung (Leipzig, 1904ko irailaren 21a - Antibes, 1989ko abuztuaren 7a) germano-frantziar margolaria izan zen.

Filosofia eta artearen historia ikasi zituen Leipzigeko Unibertsitatean eta Arte Ederrak Dresdengo Unibertsitatean. Parisera joan zen eta han maisu zahar eta modernoen lanak kopiatu zituen. Cézanneren obran inspiratu zen eta Munichen Max Doernerrekin ikasi zuen teknika. Leucatera eta Menorcara joan zen bizitzera eta 1931n egin zuen lehen erakusketa Dresdenen.

Alemania naziak endekatutzat jo zuen Hartungeko artea. Frantzian kokatu zen behin betiko eta 1939ko abenduan Frantziako Atzerritar Legioan sartu zen. Afrikako iparraldean borrokatu zuen eta Belfort inguruko gudu batean hanka bat galdu zuen. 1945ean frantziar herritartasuna jaso zuen.

1947an bakarkako lehen erakusketa egin zuen Parisen. 1950eko hamarkadaren amaieran, bere margolan abstraktuekin, ia monokromatikoak, pintzelkada erritmiko luzeen errekonozimendua lortu zuen.

Bere margolanek 1960ko hamarkadako margolari estatubatuarrengan izan zuten eragina. 1960ko eta 1970eko hamarkadetako abstrakzio lirikoaren aitzindari bihurtu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]